Historia eta geografia
Lurralde bet hobeto ezagutzeko, ez da ezer hoberik haren historioa aztertzea baino, askotan geografiarekin lotuta daoela kontura gaitezke.
Euskal mendiak « ozeanoaren sakonean hartzen ditu bere erroak » ; horrek mendi gainaldean artzaingoaren garapena, haranetan nekazaritza eta kostaldeko arrantza lagundu eta hedatu ditu.
Ohar gaitezke badirela mendeak baliabide lokalen ingeniaritza eta ustiapena dela eta, ozeano honetako deiari erantzuteko gai izan garela. Adibide gisan, baleen ehizlarien epopeia SAN JUAN baleontziaren errepikaren ilustrazioa hor dago frogatzeko, Pasaiako ALBAOLA ontzigintzan.
Bisitaldi honen amaieran, ibilaldi batek eramaten gaitu izadiaren irakurketa desberdin batetara.
Sokoa (gure ibilaldiaren hasiera), Ziburu, Donibane Lohitzun eta Baiona ez dira ahantzi behar. Herri hauetan erresistentzia haundia erakutsi zuen euskal eta baiones kortsarioek Frantziar erresumaren aurka ziren etsaiei.
Ibilaldi hau bukatu orduko, Baiona eta Euskal Museotik itzuli baten egitea eskas zaigu soilik. Museo honetan, (berriz igo behar da!), lehen solairuan, Baiona XV.garren mendean ezagutzeko aukera ukanen dugu. Bertan, txalupa txikiek itsasontzi handiekin batera topo eginez, Aturri eta Errobitik itsaso zabaletara habiatzen ziren, ur handiak zeharkatzen.
Kaietan, egurra biltzen da, ontzigintzan ibilzen diren lantegientzat eta harresien azpian, sagarrondoak landatzen eta hazten dira.
Itsas istorio honek merezi du bertan gelditzea eta hori eginen du aurten itsasbazterreko « Kostalde Baleada »ibilaldi kultural eta dastatibu honek. Ibilaldi honen bukaera San Espiritu zubiaren hasieran izanen da, Aturriren eskuin aldean eta Errobiren parean.
Sokoako Gotorlekutik bereizten gaituzten 35 kilometro egin ostean, litekena da zangoak itsasertzeko geografiaz aztarnatuak izatea eta espirituetan itsas ondarearen ekintza nabarmenenak gogoan ukaitea.